Jorge Gimenez Bech, “editorea” hil da

Jorge-Gimenez-Bech

Jorge Gimenez Bech, “editorea” hil da.
Editorea, idazlea eta itzultzailea.
Euskal Editoreen Elkarteko familia, 14 urtez gure presidentea izan baitzen. Sutsu egin zuen lan elkartean, euskal liburuaren ordezkaritza lanetan, euskal liburugintzaren defentsan.

Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993ean eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketako zuzendaria izan zen 2013 eta 2017 artean.

Gure doluminak familia, lagun eta hurbilekoei eta besarkada estua.

Agur eta ohore, Jorge.