Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, 2021eko Kultura Sorkuntza deialdia eman du argitara.
Literatura arloan bi modalitate lagunduko da:
Euskaraz idatzitako gazte literatura
Euskaraz idatzitako Ipuinak eta eleberri motzak
Apirilaren 6a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Beste kultur arloko sorkuntzarako laguntzak badira ere:
a) 52.000 euro, antzerkirako testuak sortzeko.
b) 104.000 euro, zinemarako gidoiak sortzeko.
c) 64.000 euro, musika-konposizioak sortzeko.
d) 40.000 euro, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko.
e) 40.000 euro, euskarazko ipuin eta nobela motzak sortzeko.
f) 54.000 euro, koreografiak sortzeko.