Liburuaren marketing digitala

Ikastaro berri bat antolatu dugu irailaren 27rako. Aritz Baldak, Adimedia empresako kontsultorea eta sozial mediak, liburuaren marketing digitalaren aurrean kokatuko gaitu. Irailaren 27an, Gipuzkoako Ganbaran. Izena elkartean eman behar da irailaren 24a baino lehen.ATZERATUTA

“Liburuaren marketing digitala”

HIZLARIA: Aritz Balda (Hondarribia, 1986) Marketing eta Gestio Komertzialean lizentziatua. Adimedia empresako kontsultorea eta sozial media.

NOIZ: Irailaren 27an, goizeko 9,30etatik 13, 30etara, kaferako eten batekin.

NON: Donostiako Gipuzkoako Ganbaran: Tolosa etobidea, 75 (EHUren parean)

NOLA: izen-emate orria bete eta inskripzio kuota ordaindu behar da (20,-€ bazkideentzat). 40,-€ e-bazkideentzat.

MATERIALA: norberak, konexioa duen ordenadore portatila edo tableta ekarri behar du, bertan emango digute wifi konexiorako kodea.

PROGRAMA:
1. Sarrera (eszenatokia)Offline ingurunetik online ingurunerako aldaketa marketing-aren inguruan. Nola aldatu den pertsonen arteko komunikazioa bi ingurune hauen artean.
2. Sare sozialakSare sozial ezberdinak daude internet barruan, batzuk erlazio pertsonaletarako erabiltzen direnak eta beste batzuk ordea erlazio profesionalentzat erabiltzen direnak gehinbenbat. Sare sozial hauen ezaugarriak deskribatuko dira liburu sektorean egokienak direnak adieraziz.
3. Sozial Media Plana (estrategia – helburuak) Sare sozialetan presentzia propio edukitzea anitz erraza da, orrialde edo kontu personal bat zortuaz, baina enpresa edo organizazio batek presentzia egokia eduki nahi badu ezinbestekoa da helburu konkretu batzuk markatzea sare sozial inguruan estrategia konkretu batzurekin.
4. Community Managerraren irudia Zer da community managerraren irudia interneten eta zeintzuk dira bere egin behar nagusiak.
5. Promozioa (online ekintza interesgarrak)Liburu sektorearen inguruan egin daitezkeen online ekintza interesgarrien zerrenda eta azalpena eta bestetik hainbait sektoreko ekintza arraskatatsuenak ere azalduko dira.
6. Neurketa Online ingurunean dauden neurketa herraminten zerrenda eta azalpena. Herraminta hauen erabilpen zuzenak garrantzi handia hartzen du edozein online kanpaina edo ekintzetan.