Meet Me at the Lighthouse literatur jaialdia “Literatura, natura, identitatea”

https://mmatl.nl/

Euskal Editoreen Elkarteak Europako Lit-Up proiektuaren baitan, Frisiako Schiermonnikoog uharte magikoan, Meet Me at the Lighthouse literatur jaialdian parte hartzeko aukera izango du, 2023ko azaroaren 9 eta 10ean. 

Elkarteak, Euskal Idazleen Elkartearekin kolaborazioan, Ixiar Rozas idazlea gonbidatu du festibalera, euskal literaturaren ordezkari moduan. 

Title: Small languages, big stories

Ixiar Rozas-ekin batera, Paco Inclan valentziarra eta Pia Prezelj, esloveniarra, egongo dira, Tsead Bruinja, idazle frisiarraren gidaritzapean.

Jaialdiak “gai uhartetarrak” jorratzen dituzten autoreak bilatzen ditu, literalki zein zentzu figuratiboan. Hau da, itsasoan, zeru ekaiztsuetan, espazio-sentsazioan eta uharte baten ikuspegi zabaletan inspiratzen diren egileak. Uharteen alderdi fisikoez gain, uharte baten ulermen metaforikoena ere badago, identitateari, inklusioari eta isolamenduari buruzko gaiak jorratzen dituena… eta, jakina, hizkuntza. Gainera, jaialdiak gaurkotasuneko gaiak jorratu nahi ditu, hala nola klima-aldaketa, ekologia eta biodibertsitatea, identitatea eta inklusioa, eta nola eta zergatik irudimena eta inspirazioa, oro har, eta literatura, bereziki, gai horiek lantzeko garrantzitsuak diren.

Elkartea, gainera, AFUK erakunde anfitroiak antolatutako bi sesiotan egongo da, bi hitzaldi hauetan:

  • Nazio eta nazioarteko liburu eta autoreen sustapena Herberehetan.
  • Literatur sustapena Frisian.

Ekintza hauek borobiltzeko, Eddy van der Noord, idazleak, uhartearen bisita literario gidatu bat eskainiko digu. 

Itsasargian elkartuko gara….

 

Meet Me at the Lighthouse literatur jaialdia

“Literatura, natura, identitatea”

Azaroak 9 eta 10 

Schiermonnikoog uhartea (Frisia, Herbehereak)

LEEWARDEN UNESCO CITY OF LITERATURE

https://litup-project.eu/literary-festival