Albisteak

LIBER eta FRANKFURT liburu azokak

Euskal Editoreen Elkarteak eta harekin bazkidetutako argitaletxeek liburuaren nazioarteko azoka hauetan parte hartuko dute:
LIBER Bartzelonan: urriaren 11tik 14ra, P.1.D 426 STANDA
FRANKFURT: urriaren 18tik 22ra, 5.1.B 23 STANDA

Formakuntza ikastaroa: Indesing ezagutzen

Diseinu editoriala lantzeko programarik famatuena da Adobe Indesign. Adobeko aplikazio honek dituen erreminta ezberdinekin editorial munduko lan ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, tresnak tablet edo mugikorrean irakur ahal izateko argitalpen interaktiboa egiteko aukera eskaintzen du.
UEU eta Euskal Editoreen Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroa. Barne-formazioa EEEko kideentzako.

41.Donostiako Liburu Azoka

Uztailaren 1etik 17ra, Donostiako Gipuzkoa Plazan, liburu eta disko nobedade azoka zabalduko da.
Ordutegia: 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00
Argitaletxeak, liburu dendak eta banatzaileak, 40 standetan banatuta liburu berri berriekin datoz. Eta, Liburutegi Nagusian liburu aurkezpenak eta errezitaldiak eskainiko dira.
Zatoz

Galeuscako konklusioak

Katalan, galego eta euskal hizkuntzetako editoreak, ekainaren 16an eta 17an, Valènciako Centre del Carmen egoitzan, editoreen GALEUSCA topaketan bildu dira. Oso positiboki balioetsi dituzte topaketa horiek, eta ondoko konklusio hauek hitzartu dituzte.
KONKLUSIOAK

Editoreen Galeusca Valencia 2016

Ekainaren 15etik 17ra Editoreen Galeusca jardunaldietan parte hartuko dute euskal editoreek eta elkarteko ordezkariek. Associació d’Editors del País Valenciá-k antolatutako Galeuscan, editore katalanak, galegoak eta euskaldunak liburugintza sektorearen kolaborazioa izango den gai nagusiaren inguruan bilduko dira.
Galeusca Programa

46.Bilboko Liburu Azoka

Arenaleko ibilbidean izango da Bilboko Liburu Azoka ekainaren 2tik-12ra bitartean, 55 erakuslerekin. Blas de Otero ehun urte erakusketa berezia izango da aurtengo Liburu Azokan. Eta, liburu nobedadeak, aurkezpenak, hitzaldiak, sariak, tailerrak, liburu sinadurak eta kontzertuak osatuko dute 46. edizioa.Programa

Baditugu airakurri-ko finalistak!

Baditugu finalistak: Jakintza ikastolako Graxi Elosegi eta Paz de Ziganda-ko Hodei Erro “Ezekiel” liburuaren iruzkinekin, Artaza Romo BHI-ko Teresa Noceda “Jara” liburuaren iruzkinarekin eta Antoniano ikastetxeko Markel Aristi “Josu Azalaren abenturak” liburuarenarekin. airakurri.com