Albisteak

Airakurri kanpaina martxan da berrio ere

2017-11-30  ¦  Elkartea

Euskal Editoreen Elkarteak antolaturiko Airakurri proiektuaren hirugarren edizioa martxan da dagoeneko. Irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi duen proiektu honetan, DBHko 2.mailako gazteek parte hartu dezakete. Irakurritako liburu baten iruzkina airakurri webgunean idatziz, abenduaren 20 arte

Gehiago irakurri...

948 Merkatua Iru˝ean azaroaren 19ra arte

2017-11-17  ¦  Elkartea

948 Merkatua Liburu, disko eta beste euskarrien argitalpen azoka Iru˝ean ospatuko da estreinakoz, azaroaren 15etik 19ra. Baluarten, goizez profesionalen stand-gunea eta hitzaldiak izan dira, azaroaren 15 eta 16an eta EEEa bertan izan da, Kulturklik-eko stand-ean. 17, 18 eta 19an, programazio artistikoak gune diferenteetan programatu dira eta Liburu azoka Autobus geltoki zaharrean, hantxe izango dira gure bazkide nafarrak, Igela, Pamiela, eta, Txalaparta

Gehiago irakurri...

Jabetza Intelektualari buruzko ikastaroa

2017-09-27  ¦  Elkartea

Jabetza Intelektualeko Legearen azken berriak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu irailaren 29an, Zemoriako egoitzan. Egunean jarriko gaitu Sabatellini & Associats bulegoko Carlota Planas i Silva abokatu katalanak.

Gehiago irakurri...

Komunikazio ez sexistan formakuntza editoreentzat

2017-09-21  ¦  elkartea

Euskal Editoreen Elkartean genero ikuspegia lantzeko formakuntza antolatu dugu irailaren 22an, Donostiako egoitzan. Formakuntzak hainbat helburu ditu, besteak beste, profesionalak indarkeria sexistan eta berdintasun ezan sentsibilizatzea; genero ikuspegia txertatzearen garrantziaz kontzientzia sortzea; ikuspegi hori garatzeko gaitasunak lantzea eta, jada egunerokoan sortzen ditugun baliabideez ohartu eta estrategiak elkarbanatzea. Hau guztia Faktoria Lila taldeko Kattalin Miner kazetariak irakatsiko digu.

Gehiago irakurri...

Euskal Liburuen katalogoak

2017-09-18  ¦  Elkartea

Euskal liburuak nazioartean sustatu eta eskubideak eskaintzeko asmoz, aurten ere katalogoak argitara eman ditugu. Euskal Irudigileak elkartearen kolaborazioari esker Eider Motxobek euskal irudigileak egin ditu aurtengo azalak. Horretaz gain, Etxepare institutoaren itzulpenetarako laguntzen berri ematen dugu. Katalogo berriak

Gehiago irakurri...

Donostiako liburu eta disko azoka

2017-06-29  ¦  Elkartea

Donostiako liburu eta disko nobedadeen azokako 42.edizioa, Bilboko Areatzan ospaturiko azokaren ondoren dator. Donostiakoa, ekainaren 30etik uztailaren 16ra ospatuko da aurten, Gipuzkoa Plazan, honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21.00etara. Gainera, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak antolatu dira. Hurrengoak, Ondarru eta Zarautz izango dira. Ez gara irakurketa faltan egongo!

Gehiago irakurri...

XVI. Iru˝eko Liburu Azoka

2017-05-31  ¦  elkartea

Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra, Iru˝ako Liburu azoka ospatzen ari da Gaztelu Plazan. 10 liburudenden salmahaiak jarri dituzte kalean: Abarzuza, Arista, Auzolan, Chundarata, Elkar (comedias), Elkar, (Larraona), Katakrak, Nerea, Troa eta Walden. Gainera, errezitaldiak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak izanen dira.

Gehiago irakurri...

Liburu bat egingo dut proiektuarekin Leitzan

2017-05-30  ¦  elkartea

Leitzako Amazabal BHI-ko ikasleekin izan gara, Liburu bat egiten proiektua aurkezten. DBHko 2.mailako 30 ikasleen aurreran aritu da Txiliku. Liburuaren testu antolamendua, tipografiak, irudiak, azala, inprenta lana, liburuaren fitxa, isbna, lege gordailua......Ofizio ederra erakutsi diegu eta gustora etorri gara.

Gehiago irakurri...

34. Sarako Idazleen Biltzarra

2017-04-12  ¦  elkartea

Apirilaren 16 eta 17an, Sarako idazleen biltzarra eta liburu azoka ospatuko da. Egun horietan liburu salmenta eta izenpetzeak izango dira, goizeko 10:00etatik 18:30etara. Gainera, idazleen hitzaldiak, liburuak kontsultatzeko liburutegi txokoa, pausa lekua eta ostatu-taloa. Hau guztia, Sarako polikiroldegian. Biltzar 2017 egitaraua

Gehiago irakurri...

54.Bolonia Haur eta Gazte Liburu Azoka

2017-03-31  ¦  elkartea

Nazioarteko azoka garrantzitsuenean parte hartuko dugu aurten ere. Editoreak, idazleak, irudigileak, banatzaileak, agenteak, inprimatzaileak, Boloniara goaz, eskubideen salerosketak egitera, kontaktuak eta harreman profesionalak finkatzera, eta, haur eta gazteen liburuetan azken joerak ezagutzera. Euskal produkzioa 29 B11 stand-ean erakutsiko dugu. Bologna Children's Book Fair

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »